'Una batalla tras otra', 'Super Elfkinak' eta 'Romería' filmak ikusgai Baztartxon, urriko lehen hitzorduetan

Andoni Elduaien 2025ko urr. 1a, 08:30

'Una batalla tras otra' filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

Zapatuan, igandean, astelehenean eta asteartean izango dira film emanaldiak, Baztartxo antzokian. Helduentzako Una batalla tras otra eta Romería filma emango dituzte han, eta haurrentzako Super Elfkinak.

Urriko lehen film emanaldiak izango dira zapatutik asteartera bitartean, Baztartxo antzokian. Eskaintza zabalarekin irekiko du antzokiak hilabete berria, guztira, hamar film emango dituzte-eta urrian zehar han. Lehen egun hauetan, Una batalla tras otra, Super Elfkinak eta Romería filmak emango dituzte. 

Una batalla tras otra filma 19:30ean emango dute zapatuan eta igandean, eta astelehenean –ikuslearen eguna–, 20:00etan. Igandean 17:00etan emango dute haurrentzako Super Elfkinak filma, eta astearteko 20:00etan, Zinetogram taldeak antolatutako Romería filma.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide