Baztartxo antzokiak jakinarazi ditu urrian zehar zein eta zenbat film emango dituzten. Datorren hilean, guztira, hamar filmez gozatzeko aukera izango dute herritarrek; horietatik sei izango dira helduentzat, eta lau, haurrentzat –bi euskaraz izango dira–.
Helduentzako eskaintzaren artean daude Una batalla tras otra, El cautivo, Un gran viaje atrevido y maravilloso eta Karmele filmak. Horrez gain, Zinetogram taldeak antolatzen dituen zineforum saioetan emango dituzte Romeria eta April. Aldiz, haurrek Super Elfkinak, Super agente Hitpig, Angelo en el bosque misterioso eta Heidi. Katamotzaren erreskatea filmak ikusi ahal izango dituzte, hurrenez hurren.
Ordutegiak ere orain artekoa jarraituko du izaten. Zapatuetako eta igandeetako helduen emanaldiak 19:30ean hasiko dira; haurren igandeetako emanaldiak, 17:00etan; astelehenetako ikuslearen eguneko saioak, 20:00etan; eta azkenik, astearteetako zineforum saioak, 20:00etan.
Hona hemen urriko film emanaldi guztien egutegia:
- Urriak 4, 5 eta 6: Una batalla tras otra filma.
- Urriak 5: Super Elfkinak filma.
- Urriak 7: zineforuma Romeria filmarekin.
- Urriak 12: Super agente Hitpig filma.
- Urriak 12 eta 13: El cautivo filma.
- Urriak 19: Angelo en el bosque misterioso filma.
- Urriak 19 eta 20: Un gran viaje atrevido y maravilloso filma.
- Urriak 25, 26 eta 27: Karmele filma.
- Urriak 28: zineforuma April filmarekin.