Gimastika erritmikoko Gipuzkoako Txapelketa izango da bihar Elkargunean

Julene Frantzesena

Azkoitiko Zubiberriko kide bat jaialdi batean.

10:15etik 13:30era bitartean, 80 bat gimnasta ariko dira askotariko ariketak egiten. Junior, senior, infantil, jubenil eta kimu mailako kirolariak ariko dira tapizaren gainean beren abileziak erakusten

Gimnastika erritmikoko Gipuzkoako Txapelketa izango da bihar goizean Elkargunean. 10:15etik 13:30era bitartean, 80 bat gimnasta ariko dira askotariko ariketak egiten.

Junior, senior, infantil, jubenil eta kimu mailako kirolariak ariko dira tapizaren gainean beren abileziak erakusten, eta horiek zintarekin, uztaiarekin, mazoekin nahiz bolarekin egingo dituzte ariketak. Tolosako, Donostiako, Eibarko nahiz Ibarrako gimnastak izango dira Azkoitian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide