Genozidioaren aurka elkartu dira Izarraitz Lanbide Heziketako hainbat kide

Ane Olaizola 2025ko ira. 25a, 17:49

Gure haurrak ere badira egitasmoarekin bat eginda salatu dute Palestinaren aurkako genozidioa gaur, eta datozen ostegunetan ere egingo dituzte elkarretaratzeak.

Gure haurrak ere badira egitasmoarekin bat eginez, Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko eta palestinar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur Izarraitz Lanbide Heziketa LHIIko kideek. 
 
Eskolaren atarian elkartu dira hainbat lagun, eta datozen lau ostegunetan, atsedenaldietako lehen hamar minutuetan, ere egingo dituzte mobilizazioak. Han parte hartzeko deia egin die herritarrei.. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide