Taldeak aurkezteko ekitaldia egingo du Iraurgi SBk urriaren 3an

Ane Olaizola 2025ko ira. 24a, 11:46

Iraurgi Saskibaloiaren aurreko sasoiko familia argazkia, Loiolan. (ISB)

Klubak Biele ISB eta Domusa Teknik ISB talde nagusien aurkezpen instituzionala egingo du Azpeitian, gainontzeko talde guztiak aurkeztearekin batera. Ekitaldia irekia izango da. 

Iraurgi Saskibaloiak Biele ISB eta Domusa Teknik ISB talde nagusien aurkezpen instituzionala egingo du hurrengo ostiralean, urriaren 3an, klubeko talde guztiak aurkeztearekin batera.

Azpeitiko Soreasu aretoan izango da ekitaldia, eta antolatzaileek adierazi dute irekia izango dela, gurasoek zein taldeek taldeak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Aurkezpena 18:30ean hasiko da, eta ordubetekoa izango da; horrenbestez, bertara joateko asmoa dutenei 18:20 aldera iristeko gomendatu die klubak, "antolakuntza egokia" bermatzeko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide