Palestinaren aldeko protesta isila egingo dute etzi

Ane Olaizola

Palestinaren aldeko Isilune Zirkuluaren elkarretaratze bat. (Utzitakoa)

Isilune Zirkuluak "Palestinaren alde eta Israelen aurka" egingo du iraileko elkarretaratze isila plazan. 

Etzi hileko hirugarren osteguna izanik, Isilune Zirkuluak hitzordu berri bat zehaztu du ordurako: "Palestinaren alde eta Israelen aurka" egingo dute iraileko protesta isila. Beste behin, 20:00etan plazan elkartuko dira herritarrak, eta hari bueltak emango dizkiote isiltasunean. Ondoren, hitzartze batekin amaituko dute ekintza. 

Isilune Zirkulua bost elkartek osatzen dute: Gernika-Palestina taldea, Darahli elkartea, Marea Urdina, Loiolako Lagundia eta Azkoitiko Parrokia. 2023ko abenduan ekin zioten horiek jardunari, eta ordutik, hileko hirugarren ostegunetan elkartu ohi dira plazan giza eskubideen urraketak salatzeko eta gizatasuna plazara eramateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide