Marea Urdinak urteko batzar orokorra egingo du etzi Elkargunean

Andoni Elduaien

Marea Urdinaren ekintza bateko irudia. (Artxiboa)

18:00etan hasiko da batzarra, eta besteak beste, iazko eta etorkizuneko kontuak izango dituzte hizketagai. Era berean, batzordea berritzeko baliatuko dute etziko asanblada irekia.

Marea Urdina elkarteak urteko batzar orokorra egingo du etzi, osteguna, Elkarguneko Oteiza aretoan. 18:00etan hasiko dute batzarra, eta hainbat gai izango dituzte hizpide, hala nola iaz egindako ekintzen balantzea, 2024ko balantze ekonomikoa eta etorkizuneko erronkak zehaztea.

Era berean, batzordearen berritzea da elkartearen asmoa, eta ostegunean puntu horri ere helduko diote Marea Urdinakoek. Elkarteak asanblada irekian parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide