Herri lasterketarako izen-ematea, zabalik

Andoni Elduaien 2025ko ira. 22a, 12:18

Korrikalariak, iaz, Ibaiondo kalea zeharkatzen. (Ihintza Elustondo)

Herrikrosaren webgunean zabaldu du Raka Maraton atletismo taldeak herri lasterketarako izen-ematea. Azaroaren 22an, larunbatez, jokatuko dute hamar kilometroko proba. 

Raka Maraton taldeak gaur, astelehena, zabaldu du azaroaren 22an, larunbatez, Azkoitiko herriko kaleetan zehar jokatuko den XX. Herri Lasterketarako izen-ematea. San Andres jaien barruan antolatu ohi du atletismo talde horrek hamar kilometroko proba, eta aurten, urteurren borobila ospatuz egingo dute.

Herriko plazan hasiko da proba 16:30ean, eta korrikalariek hamar kilometroko ibilbidea osatu beharko dute ibilbideari bi itzuli eginez. Guztira, 350 lagunentzako dortsalak eskainiko ditu Raka Maraton taldeak; dortsala lortzeko 13 euro ordaindu beharko da izen-ematea. 16 urtetik gorakoek parte har dezakete lasterketa herrikoian.

Izena alde aurretik egin nahi dutenek, Herrikrosa webgunean dute horretarako aukera; azaroaren 21ean, 16:00etan itxiko dute inskripzioa online egiteko epea. Informazio gehiago nahi duenak informazioa@rakamaraton.com helbide elektronikora idatz dezake.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide