Berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka egingo dute gaur

Andoni Elduaien

Azokako postua, plazan. (Ane Olaizola)

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka izango da gaur, herriko plazan. 09:30etik 13:30era bitartean egongo da azokako postua han. 

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka egingo dute gaur, astelehena, herriko plazan. 09:30etik 13:30era bitartean, herritarrek etxean dituzten liburuak zein diskoak uzteko eta azokan bertan dauden aleak erosteko aukera izango dute postuan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide