Erniarraitz bertsozale elkarteak 25 urte bete dituela eta, egun osoko egitaraua prestatu dute Azkoitian urteurrena ospatzeko, eta behar zuen moduan, bertsoak zein bertsolariek izango dute protagonismoa osoa mende laurdeneko egun berezian. Eguerdian, etxeko bertsolariak plazan elkartu dira, eta kuadrilla kalez kale aritu da bertso poteoan, trikitilarien laguntzaz.
Ondoren, Joseba jatetxera joko dute, eta han egingo dute urteurren bazkaria. Gainera, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan.