500 euroko balioa duten hiru esperientzia bonu zozkatuko ditu Herrixen elkarteak

Andoni Elduaien

Esperientzien artean, gosariak zozkatuko dituzte. (Freepik)

Gaurtik urriaren 12ra bitartean Herrixen elkartearen barruko saltokietan 10 eurotik gorako erosketak egiten dituzten bezeroek urriaren 13an egingo dute zozketarako txartelak jasoko dituzte. 

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak abian du udazkeneko kanpaina berria. Gaurtik urriaren 12ra bitartean Herrixen elkartearen barruko saltokietan 10 eurotik gorako erosketak egiten dituzten bezeroek urriaren 13an egingo dute zozketarako txartelak jasoko dituzte. 

Hirugarren urtez egingo du kanpaina Herrixenek. Hiru Azkoitia esperientzia zozkatuko dituzte, guztira, hala nola Herrixen elkartearen barruan erabiltzeko erosketa bonu bat, gosariak egiteko bonu bat, ongizate bonu bat eta otordu bat egiteko bonu bat. Bonu sortu bakoitzak 500 euroko balioa du, eta Herrixenek halako hiru zozkatuko ditu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide