Ikasturtearen aurkezpena egingo du Azkoitiko Gazte Asanbladak ostiralean

Ane Olaizola

Azkoitiko Gazte Asanbladaren andremarietako txupinazoa, San Martinen.

Orain arteko ibilbidea azaldu eta bertaratutakoen ideiak jasoko dituzte gazteek Elkargunean. 

Ikasturtea hasteko aurkezpena egingo du Azkoitiko Gazte Asanbladak datorren ostiralean, hilaren 19an. Taldea eratu zenetik gaur egunera arte egin duen ibilbidea azalduko dute saioan, eta datorren sasoirako zer asmo duten ere adieraziko dute, bertan elkartzen direnen ideiak jasotzearekin batera. 18:00etan izango da aurkezpena, Elkargunean, eta herritar oro gonbidatu dituzte bertara. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide