Datorren igandean meza berezia egingo dute Urrategin

Aitziber Arzallus 2025ko ira. 15a, 08:15

Uztailaren 13an izaten da Urrategiko Amaren eguna; irudian, aurtengo ospakizuna. (Ane Olaizola)

Urrategira joateko autobus berezia jarriko du Azkoitiko Parrokiak. 09:30ean abiatuko da Eroski txikiaren paretik, eta 11:30ean itzuliko da herrira.

Asteazkenean, hilak 17, Urrategiko Amaren koroatzearen 75. urteurrena beteko da, eta hori dela eta, datorren igandean, hilak 21, elizkizun berezia egingo dute Urrategiko elizan. Hara joan nahi duten herritarrentzat autobusa jarriko du Azkoitiko Parrokiak.

Hain zuzen ere, autobusa 09:30ean abiatuko da Eroski txikiaren paretik, eta 11:30ean izango da buelta. Mezaren ostean, Urrategin bertan mokadutxoa egiteko aukera izango dela aurreratu dute antolatzaileek.  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide