Euskal Herriko hainbat txokotako dantzak jendez betetako plazara eraman ditu Sahatsak

Julene Frantzesena 2025ko ira. 14a, 10:31

Sahatsa Azkoitiko plazan izeneko emanaldia eskaini zuen taldeak atzo arratsaldean. Jendetza izan zen emanaldiaz gozatzen. Sahatsako 30 bat kidek askotariko dantzak egin zituzten.

Sahatsa dantza taldeko kideak etxean aritu ziren atzo. Azkoitiko plazan eskaini zuten Sahatsa Azkoitiko plazan izeneko emanaldia, 19:00etan hasita, eta herritar ugari izan ziren ikuskizunaz gozatzen.

Juan Luis Lizabek sortutako lanean, Euskal Herriko lurraldeetako askotariko dantzak egin zituzten 30 bat dantzarik, eta haiei zuzeneko doinuak jartzeaz hainbat musikari arduratu ziren; tartean, Txalkor txistulari taldeko kideak.

Ordubetetik gorako emanaldia Lapurdiri eta Nafarroa Behereari eskaini zieten Sahatsakoek. Izan ere, jauziak, kontradantzak eta dantza luzeak eginez hasi zuten saioa. Bizkaiko kostaldera ere egin zuten jauzi, gero; izan ere, Kaxarranka egin zuten Sahatsakoek, besteren artean. Zuberoako dantzek nahiz Nafarroako jotek ere izan zuten beren lekua emanaldian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide