Alderdi Egunera joateko eta handik itzultzeko autobusa antolatu du Azkoitiko EAJk

Julene Frantzesena 2025ko ira. 13a, 14:36

Dantzariak izko ekitaldi politikoan. (EAJ)

Irailaren 28an, igandez, ospatuko du EAJk aurtengo Alderdi Eguna, Forondan. Hara joateko eta handik itzultzeko autobusa antolatu du Azkoitiko Uri Buru Batzarrak. EGIk antolatzen duen kanpaldirako izen-ematea ere zabalik dago.

EAJk irailaren 28an, igandez, egingo du aurtengo Alderdi Eguna, eta Azkoitiko Uri Buru Batzarrak herritarrei hara joateko deia egin die. Forondan (Araba) ospatuko dute jeltzaleek beren eguna, urtero legez, eta Azkoititik hara joateko eta handik itzultzeko autobusa antolatu dute.

Zerbitzu hori baliatu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute eajpnvazkoitia@gmail.com helbidera mezua idatzita. Alderdi Egunean, 09:15ean aterako da autobusa Julio Urkixo kaleko geltokitik Forondara.

Bestalde, Alderdi Egunaren bueltan kanpaldia antolatu ohi du EGIk. Irailaren 26an eta 27an izango da aurtengoa, eta parte hartu nahi duten 18 eta 31 urte bitarteko gazteek EGIren Instagrameko kontura idatzita eman beharko du izena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide