Irailaren 15ean ekingo dio ikasturte berriari Kids&Us-ek. Azpeitiko zentroak dena prest du, eta "gogoz eta ilusioz" daudela agertu dute arduradunek. "Ikasleak berriro ikusteko gogoz gaude, ikasturtea nola joango den ikusteko desiratzen. Dagoeneko ondo ezagutzen ditugu haurrak eta nerabeak, eta badakigu zer eman dezaketen, noraino hel daitezken, eta dena emateko prest gaude", azaldu du Maite Etxaniz zuzendariak.
Izan ere, Kids&Us Azpeitia zentroak garbi du ume bakoitza bakarra dela. "Kids&Us-en ingelesa modu naturalean bereganatzen dute ikasleek bizitzako lehen urtetik hasita. Baina, era berean, talentu, gustu eta erritmo desberdinak ditu haur bakoitzak, eta, beraz, ikasketa prozesuak ezin du guztientzat bera izan", esan du Etxanizek. Hori da, hain zuzen, Kids&Us-en egiten dutena: haur bakoitzaren beharretara egokituta, ingelesa irakatsi.
Hori guztia familiei azaltzeko, bilerak antolatu ditu Kids&Us-ek. Horretarako, aste honetan zehar egin ditu bi bilera Basazabal jauregian. Informazio gehiago nahi duenak 717 77 45 67 telefono zenbakira deitu edo Whatsapp mezua bidali ala azpeitia@kidsandus.es helbidera idatz dezake. Gainera, irailaren 19an informazio puntua jarriko dute Azpeitiko plazan, 16:00etatik 20:00etara, eta Kids&Us unibertsoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango du horrela nahi duen orok.
Jolasak eta Excellence programa
Ikasturte berriarekin batera, baditu eskuartean bestelako hitzorduak Azpeitiko zentroak. Batetik, irailaren 27an, Azkoitiko Laja jatetxean, 7 urtetik beherakoentzat jolasak eta jarduerak eskainiko ditu, doan. Bestetik, Kids&Us Azpeitiak Kids&Us komunitatean eragin handiena duten 25 eskolen izendapenetako bat jaso du, eta horri esker, jardunaldi desberdinetan parte hartuko du. Uztailean Microsoft-en eskutik formazio saio batean parte hartzeko aukera izan zuten, eta azaroan bigarren saioa izango dute Madrilen.