Gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira Zarauzko Euskal Jaietatik itzultzeko

Andoni Elduaien 2025ko ira. 8a, 11:54

Autobus bat, gauez. (La Guipuzcoana)

Bi orduz behin eskainiko ditu zerbitzu bereziak UK03 autobus lineak. Aizarnazabal, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia lotuko ditu Zarauztik abiatuko den autobusak. 

Bihar, asteartea, Euskal Jaia ospatuko dute Zarautzen, eta Lurraldebusek gaueko autobus zerbitzu bereziak jarri ditu handik Urola Erdira itzultzeko. Hain justu, Azkoitia eta Zarautz arteko bidea egin ohi duen UK03 autobus lineak eskainiko ditu zerbitzu bereziak.

Zarauztik Azkoitira arteko bidea egingo du autobusak, Aizarnazabalen, Zestoan eta Azpeitian geldialdiak eginez. Hain justu, bi orduz behin izango dira autobusak; aurrena, 23:05ean abiatuko da Zarauztik, eta 01:05ean, 03:05ean eta 05:05ean abiatuko dira hurrengoak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide