Iraurgi Berritzenek industria arloko enpresei zuzendutako adimen artifizial sortzailean oinarritutako saio praktiko bat antolatu du datorren irailaren 17rako. Azpeitiko Basazabal jauregian egingo dute saioa, 09:00etatik 12:00etara, eta interesdunek esteka honetan eman dezakete izena, doan.
Ezagutu nola aplika dezakezun AA sortzailea zure industria-enpresan izeneko tailerra Digitalentu enpresako Alvaro Jose Zevallos adituak emango du.
Iraurgi Berritzen agentziak azaldu duenez, saioan parte hartuko dutenek tresna erabilgarriak, aplikazio estrategiak eta tokiko industria-prozesuetan garatu diren kasu errealak ezagutzeko aukera izango dute. Hain zuzen, adimen artifizial sortzailea beraien enpresetako egunerokoan integratzeko bideak ezagutuko dituzte.