Iraileko azken asteburuan urteko bosgarren irteera egingo du Pirinioetara Anaitasunak

Ane Olaizola 2025ko ira. 8a, 09:05

Candanchu.

Hilaren 27an eta 28an ibilaldi bana egingo dute Candanchu aldean. Mendizaleek gaurtik eman dezakete izena. 

Anaitasuna mendi bazkunak Pirinioez gozatzeko urteko bosgarren irteera prestatu du irailaren azken astebururako. Oraingo honetan, Candanchu (Espainia) aldera joango mendizaleak, eta hilaren 27an eta 28an ibilaldi bana egingo dute: larunbatean Chemin de la Mature eta Astun zeharkatuko dituzte, bi mila metroko desnibela duen 20 kilometroko ibilbidea eginez; biharamunean, berriz, 730 metroko desnibela eta 13 kilometro dituen beste ibilaldi bat egingo dute Ibon de Estanesen. 

Mendi elkarteak gaur zabaldu du irteerara joateko izen-ematea, eta hilaren 19ra bitartean egongo da horretarako aukera, lotura honetan. Anaitasunako bazkideek 60 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek, 70 euro. Prezioaren barruan daude autoz egingo duten bidaia, afaria, ostatu hartzea eta gosaria. Hilaren 27an, 06:00etan abiatuko dira liburutegi paretik. 

Anaitasunak ohartarazi du irteerara joateko beharrezkoa dela mendian federatuta egotea, eta adin txikikoek arduradun batekin joatea. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide