Hastear den ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du Helduen Eskola den Urola Kosta HHIk. Hilaren 12ra arte eman daiteke izena eskolan Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian dagoen eskolan bertan, 10:00etatik 13:00etara bitartean. 943-85 03 99 telefono zenbakira deituta ere jar daiteke hango arduradunekin harremanetan.
Honako ikastaro eta eskola hauek eskainiko dituzte 2025-2026 ikasturtean: alfabetatzea, DBHko titulua, gaztelania, euskara eta ingelesa ikastaroak eskainiko dituzte.