Ebro Ibaiko Briñas Meandroaren V. Lasterketa irabazi du Imanol Larrañagak

Andoni Elduaien 2025ko abu. 31a, 12:23

Larrañaga, erdian, Briñasen garaipena lortuta. (Utzitakoa)

Iaz ere lasterketa hori bera irabazi zuen korrikalari azkoitiarrak, eta gaur ere garaipena eskuratu du, 8,76 kilometroko ibilbidea 28 minutu eta 44 segundoan eginda.

Imanol Larrañaga Bitturi korrikalariak Ebro Ibaiko Briñas Meandroaren V. lasterketa irabazi du gaur, igandea. Errioxako Briñas herrian jokatu dute 8,76 kilometroko proba. Lasterketaren erdia mahastien arteko bideetan egin dute, eta beste erdia, errepidean, eta iaz bezala, aurten ere korrikalari azkoitiarra izan da azkarrena.

Larrañagak lortu du podiumeko aurreneko koxkara igotzea, bidea 28 minutu eta 44 segundoan osatuta. Korrikalari azkoitiarraren atzetik bigarren sailkatu dena Mikel Mujika bergararra izan da. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide