Etzitik aurrera zabalik izango dira Herrixenen eta KIUBen bulegoak

Andoni Elduaien

Kultur Etxerako sarrera. (Guka)

Herrixenek eta Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak itxita izan dituzte beren bulegoak abuztuan. Irailean sartzearekin bat zabalduko dituzte biek ateak, ohiko ordutegian.

Abuztuko oporrak tarteko, Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak eta Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) itxita izan dituzte bulegoak hilabete honetan. Kultur Etxeko lehen solairuan dituzte bi eragileek bulegoak, bake epaitegiaren alboan. Abuztuko oporraldia igaro eta gero, etzi, astelehena, zabalduko dituzte bulegoaren ateak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide