Bihar, astelehena, sartuko da berriro indarrean TAO sistema Azkoitian. Udalak abuztuan sistema hori indargabetuta izan badu ere, Plazaberrin eta Floreaga jauregiaren azpiko aparkalekuan aparkatutako ibilgailuei TAOaren txartela jarri beharko zaie bihartik aurrera. Bi gune horietan aparkatzea doakoa bada ere, TAO txartela jartzea nahitaezkoa da.
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara nahiz 16:00etatik 20:00etara jarri beharko zaie TAOaren txartela bi gune horietan aparkatutako ibilgailuei. Hala eta guztiz ere, ordu muga desberdinak dituzte bi aparkalekuek; izan ere, Floreaga jauregiaren azpiko aparkalekuan egunean gehienez lau orduz eduki daitezke ibilgailuak. Plazaberrin, ordea, gehieneko ordu muga ordu eta erdikoa da egunean. Muga hori gaindituz gero, ibilgailuak lekuz mugitu behar dira nahitaez.