Azkoitiar bat hil da Donostiako Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian

Julene Frantzesena

Hainbat igerilari gaurko itsas zeharkaldian, Donostiako uretan. (EITB Media)

Bihotzekoak eman dio igerian ari zela, eta uretako moto batean atera dute Kontxako hondarretara. Hura suspertzen saiatu dira larrialdi zerbitzuak, baina ezin izan dute ezer egin.

Azkoitiar gizon bat hil da gaur goizean, Donostian, Paseo Berriko itsas zeharkaldian parte hartzen ari zela. Igerilariari bihotzekoak eman dio 12:40 aldean, Aquariumaren inguruan, zeharkaldiaren bukaeran.

Uretako moto batean atera dute gizona itsasotik Kontxako hondartzara. Han artatu dute larrialdi zerbitzuek, eta suspertzen saiatu badira ere, hil egin da.

Fortuna klubak antolatzen du proba, eta parte hartzailearen heriotza tarteko, bertan behera utzi dute sari banaketa ekitaldia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide