Bihar meza egingo dute Santa Klarako elizan

Julene Frantzesena

Santa Klara komentua.

Santa Klara eguna izango da bihar, abuztuaren 11, eta Azkoitian izen hori duen eliza badenez, meza egingo dute 11:00etan. Parrokiako Abesbatzak parte hartuko du elizkizunean.

Bihar, astelehena, Santa Klara eguna denez, eta Azkoitian haren izena duen eliza eta monasterioa direnez, meza egingo dute. Hain zuzen ere, Santa Klarako komentuan izango da elizkizuna, 11:00etan. Parrokiako Abesbatzak parte hartuko du mezan.

Elizkizuna bukatutakoan, mokaduaz gozatu ahal izango dute hara joandakoek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide