Guka hasi da andremarietako gehigarria etxez etxe banatzen

Erredakzioa

Andremarietako gehigarria herriko buzoi batzuetan.

Gaur-biharretan banatuko du jaiekin lotutako edukiz betetako argitalpena herriko etxe guztietara. Askotariko edukiak irakurri ahal izango dituzte herritarrek gehigarrian.

Guka gaur hasi da andremarietako gehigarri berezia etxez etxe banatzen. Iristear dira jaiak, eta hitzordu berezi horren atarian ari da hedabidea egunkari berezia banatzen. Gaur-biharretan banatuko du jaiekin lotutako edukiz betetako argitalpena herriko etxe guztietara.

Askotariko edukiak irakurri ahal izango dituzte herritarrek 32 orriko gehigarrian, hala nola jaiekin lotutako elkarrizketak nahiz erreportajeak, baita bitxikeriaren bat edo beste ere. Halaber, iritzi artikuluak ere bildu ditu Gukak argitalpen berezian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide