Trenbidearen Zumardia, ibilgailuentzat itxita

Julene Frantzesena 2025ko abu. 5a, 16:00

Trafikoarentzat itxita dago Trenbidearen Zumardia. (Julene Frantzesena)

Datozen orduetan hasiko dira Trenbidearen Zumardian barrakak muntatzen, eta jaiak bukatu eta horiek desmuntatu arte egongo da kalea ibilgailuentzat itxita. Ostiralean zabalduko dituzte barrakak.

Trenbidearen Zumardia itxita dago trafikoarentzat, gaur goizaz geroztik. Barrakak jarriko dituzte eremu horretan, eta gaur hasiko dira horiek muntatzen, udalak zehaztutakoaren arabera.

Eguerdi partean oraindik ez zegoen barrakarik eremuan, baina datozen orduetan muntatuko dituzte; izan ere, ostiralean irekiko dituzte horiek. Zumardia itxita egongo da ibilgailuentzat andremariak pasatu eta barrakak desmuntatu bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide