Gaurtik hilaren amaierara arte, TAO sistema ez da indarrean egongo

Ane Olaizola

Plazaberrin eta Floreaga jauregiaren aurreko aparkalekuan ez zaie txartelik jarri beharko ibilgailuei, eta denbora mugarik gabe aparkatu ahal izango da bi leku horietan.

Gaurtik irailera bitartean TAO sistema indargabetuta egongo da Azkoitian, eta horrenbestez, Plazaberrin nahiz Floreaga jauregiaren aurreko aparkalekuan ibilgailuei ez zaie TAOaren txartelik jarri beharko, eta denbora mugarik gabe aparkatu ahal izango da bi leku horietan. Abuztuaren 31ra artekoa da udalaren neurria da, beraz, irailaren 1etik aurrera berriz ere txartela jarri beharko zaie ibilgailu guztiei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide