Plaza Ondok sei ikastaro eskainiko ditu uda osteko sasoian

Ane Olaizola 2025ko uzt. 29a, 10:18

Jubilatuen elkarteak pintura, arropa konponketa eta makramea, areto dantzak, gurutze puntua, yoga eta kantu ikastaroak prestatu ditu ikasturte berrirako. Horiez gain, Gure inguruak ezagutzen ibilaldiekin zein bingo saioekin ere jarraituko du. 

Datorren ikasturtean eskainiko dituen ikastaroen berri eman du Plaza Ondo jubilatuen elkarteak, eta honako sei tailer hauek osatuko dute urrian hasiko den sasoi berriko programa: pintura, arropa konponketa eta makramea, areto dantzak, gurutze puntua, yoga eta kantua. Horiez gain, Gure inguruak ezagutzen ibilaldiekin zein bingo saioekin ere jarraituko dute. 

Pintura tailerra astearteetan eta ostegunetan eskainiko dute, 17:00etatik 19:00etara artean; arropa konpontze eta makrame ikastaroa, berriz, astelehenetan izango da, 10:30etik 12:00etara artean; areto dantzek astearteetan hartuko dute jubilatuen egoitza, 17:00etatik 18:00etara eta 18:15etik 19:15era artean; gurutze puntuaren ikastaroa, bestalde, astearteetan eta ostiraletan eskainiko dute, 16:00etatik 18:00etara artean; yoga, astelehenetan eta asteazkenetan 15:30etik 16:30era artean eta astearteetan (15:00-16:00) zein ostiraletan (09:30-10:30) bitartean izango da; eta kantuan trebatu nahi duenak astelehenetan izango du aukera, 17:00etan. Ikastaro horietan guztietan parte hartu nahi duenak irailaren 2tik aurrera izango du izena emateko aukera, 35 euroko urteko kuota ordainduta. 

Bestalde, Gure inguruak ezagutzen ibilaldiak hileko hirugarren astearteetan egingo dituzte, 10:00etan eliz atarian elkartuta; eta ostegunero bingoan jokatuko dute, 16:30ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide