Urola Erdiko Itaiak galdetegi bat zabaldu du gaur, zapatua, herriko jaietan indarkeria matxistaren areagotzea nola islatzen den ezagutzeko. Online bidezko galdetegia da Euskal Herriko emakumeen antolakunde sozialistak. "Festen atarian indarkeria matxistaren areagotzea eman ohi da. Gure herrian hori nola islatzen den jakiteko asmoz galdetegi bat zabaldu dugu", azaldu dute.
Besteak beste, galdetzen ari dira inork inoiz indarkeria matxistarik jasan al duen, zein egoeratan jasan duen, zein motatakoa izan den, zein girotan jazotakoa izan den eta erasoari emandako erantzuna zein den.
Itaiak honako lotura honetan zabaldu du galdetegia. Festetako protokoloa eta galdetegiaren emaitzen berri sare sozialetan emango du antolakunde sozialistak.