Udako oporretan murgilduta dira haurrak, baina ondoren itzuliko dira berriro haiek eskolako eta kirol, kultur, nahiz aisialdiko errutinetara. Abarketatxo ludoteka eta Artxamendi gaztelekua, esaterako, irailaren azken hondarretan zabalduko dituzte berriro. Irailaren 22an zabalduko ditu ateak berrio ludotekak, eta hurrengo egunean, irailaren 23an, Artxamendik.
Ludotekan parte hartzeko izena eman beharko dute aurrez umeek. Hain justu, irailaren 15etik 19ra egongo da izena emateko epea Gazte Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostegunera 17:30etik 20:00etara egon ohi da zabalik herritarrentzat, eta ostiralean, 09:30etik 12:00etara.
Abarketatxo ludoteka 4-12 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako udal zerbitzua da. Elkarguneko areto batean elkartzen dira haurrak zenbait begiralek lagunduta jolasteko eta lagun artean egoteko. Parte hartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea ditu helburu Abarketatxok. Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza eskaintze dizkiete haurraren heziketara begira.
Artxamendi gaztelekua, berriz, adinez nagusiago direnentzako zerbitzua da, 13 eta 17 urte bitarteko nerabeen eta haien gurasoei zuzendutakoa, hain zuzen. Parte hartze estrategien bitartez, motibazioa, prebentzioa lantzea, hetea, gizarteratzea eta nerabeen dinamizatzea lortzea ditu xede programak. Nerabeen gurasoei ere orientazioa eta laguntza eskaintze dizkiete seme-alaben nerabezaroko etapari begira.