Furgoneta baten eta bi autoren arteko istripua izan da Azkarate mendatean

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 23a, 11:54

Azkarate gaina. (Andoni Elduaien)

11:45 inguruan gertatu da hiru ibilgailuen arteko istripua, Elgoibartik Azkoitirako noranzkoan. Ertzaintzak ez du argitu zauriturik izan den edo ez. Errepidea normaltasunez zabaldu dute dagoeneko.

Bi autoren eta furgoneta baten arteko istripua jazo da gaur, asteazkena, Azkarate mendatean, GI-2634 errepidean. Elgoibartik (Gipuzkoa) Azkoitirako noranzkoan gertatu da ezbeharra, 11:45 aldean. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, anbulantzia eskatu dute gunean, eta bi pertsona artatu dituzte. Errepidearen garbiketak egin eta gero, normaltasunez zabaldu dute berriro. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide