Bihar amaituko da andremarietako herri bazkarirako izena emateko epea

Andoni Elduaien

Andremarietako herri bazkariko irudi bat. (Artxiboa)

Andremarietako herri bazkarian parte hartu ahal izateko azken orduak dira. Udalak bihar, asteartea, itxiko du izena emateko epea. Udaletxeko Kultura sailera joanda edo hara deituta eman daiteke izena.

Bihar, asteartea, itxiko du udalak andremarietako Kuadrillen Egunean herriko plaza nagusian egingo duten herri bazkarirako izen-ematea. Urtero bezala, 1.400 lagun inguru elkartuko dira hilaren 18an herriko plazan, boluntarioek egindako paella bazkaltzeko. 

Bazkari horretan parte hartu ahal izateko azken orduak dituzte herritarrek. Udaletxeko Kultura sailera joanda edo hango 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena. Udaletxeko bulego hori 08:00etatik 14:00etara bitartean egongo da zabalik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide