Astelehenean egingo dituzte abuztuko odol ateraldiak Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Osakidetzako erizainek arratsaldez egingo dituzte ateraldiak hil honetako hitzorduan, 16:30etik 20:30era bitartean, hain zuzen.
Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteko ordezkariak hasita daude herritarrei astelehenerako hitzorduak ematen. Dena den, odola inoiz eman ez dutenek ere badute odola ematen hasteko aukera. Emaile izan nahi dutenek edo odol ateraldien funtzionamendua zein den hobeto ezagutu nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.
Hurrengo hitzordua irailaren 1ean izango da. Egun horretan ere arratsaldez egingo dituzte ateraldiak.