Mantenu lanak tarteko, Elkargunea itxita egongo da etzitik hilaren 24ra bitartean

Andoni Elduaien 2025ko abu. 9a, 08:01

Elkarguneko sarrera nagusia.

Bihartik itxita egongo dira Elkarguneko instalazioak. Urtero moduan, bi astez egongo da hura itxita, abuztuaren 25era arte, hain zuzen.

Elkargunea itxita egongo da etzitik hilaren 24ra bitartean. Urtero moduan, abuztuko bi aste baliatuko dituzte aurten ere instalazio guztiak garbitzeko eta horietan mantenu lanak egiteko. Horregatik, guztiz itxiko dute Elkargunea erabiltzaileentzat.

Abuztuaren 25ean, astelehenez, irekiko dituzte berriro Elkarguneko ateak, ohiko ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara; larunbatetan 09:00etatik 20:00etara; eta igandeetan zein jaiegunetan, 09:00etatik 14:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide