Bihar, astelehena, zabalduko dute berriro Elkargunea. Oporrak tarteko, itxita egon da hura hilaren 11az geroztik. Urtero moduan, instalazioak garbitzeko eta mantenu lanak egiteko probestu dute bi asteko itxialdia. Ordea, lan horiek eginda, normaltasunez zabalduko ditu ateak bihartik aurrera Elkarguneak.
Hori hala, bai astegunetan, bai asteburuetan, ohiko ordutegian zabalduko dituzte Elkarguneko. astelehenetik ostiralera bitartean, 07:00etatik 21:00etara irekiko dute gunea, larunbatetan 09:00etatik 20:00etara, eta igandeetan zein jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.