Bihar zabalduko dute andremarietako Kuadrillen Eguneko bazkarirako izen-ematea

Ane Olaizola

Festetako herri bazkaria, artxiboko irudi batean.

Udaleko Kultura sailean eman behar da izena, abuztuaren 5era bitartean. 

Azkoitiko Udalak bihar, asteazkenez, zabalduko du andremarietako Kuadrillen Egunean egiten duten herri bazkarirako izen-ematea. Herritarrek Kultura sailera joanda edo hango 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena, abuztuaren 5era bitartean. Honako ordutegia du bulegoak: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara bitartean. 

Festetako hitzordu nagusienetako bat izan ohi da abuztuaren 18an egiten duten herri bazkaria: 1.400 lagun inguru elkartzen ditu egitasmoak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide