Urola Turismoak antolatuta eta Ander Ugartek gidatuta bi bisita gidatu izan dira asteburuan Azkoitian. Azkoitia: frontoiak eta pilota tradizioa izeneko bisitak izan dira oraingoak, atzo euskaraz eta gauur gaztelaniaz egin dituzte.
Ordu eta erdi inguruko ibilbide gidatuak izan dira. Kontzejupen hasi eta Gurea pilotalekuan bukatu dute ibilbidea, tartean Goikolosa eta Oteiza frontoiak bisitatuta. Herrigunea bisitatzeaz gain, herriko pilotaleku esanguratsuenak eta horiek biltzen dituzten istorioak ezagutzeko aukera eduki dute bisitariek.
Bisita gidatuan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez. Horretarako, Urola Turismoak hainbat bide zabaldu ditu:
Urola Turismoak antolatuta, bisita gidatu gehiago ere izango dira bai Azkoitian, bai eskualdeko gainerako herrietan. Azkoitian, esaterako, abuztuaren 9an eta 10ean izango dira Azkoitia: jauregi eta dorretxeen artean izeneko bisita gidatuak. 12:00etan Azkoitiko parrokia aurretik irtenda, abuztuaren 9an gaztelaniaz egingo dute ibilaldia, eta 10ean, euskaraz. Bisita gidatu horietakoren batean parte hartzeko ere izena eman beharko da aurrez 688 75 94 29 telefono zenbakira whatsapp mezua bidalita, 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzita.
Honako lotura honetan ikus daitezke bisita horiek guztiak zein diren.