Euskararentzat justizia eskatu dute azkoitiarrek

Nerea Uranga

Azkoitian gaur eguerdian egindako elkarretaratzea. (Nerea Uranga)

Espainiako Auzitegi Gorenak EAEko Udal Legearen kontra emandako epaia salatu dute euskararentzako justizia eskatuz. UEMAk gaurko egindako deialdiarekin bat egin dute Azkoitian ere.

Espainiako Auzitegi Gorenak EAEko Udal Legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak atzera bota ondoren, VOXen helegitea berretsita, UEMAk epaia salatzeko eta euskararentzat justizia eskatzeko deia egin zuen herenegun, udalerri euskaldunetan gaur eguerdirako elkarretaratzeak deituta. Euskal Herriko ehundik gora herritan egin dira protestak, baita Azkoitian ere. Euskarak justizia behar du eta Justizia, lege-babesa eta arnasa euskararentzat leloa zuten bi pankartaren atzean bildu dira azkoitiarrak euskararen kontrako erasoen aurka egiteko.

Elkarretaratzera batu diren herritarrekin batera,  Azkoitiko Udalak eta Maxixatzen euskaldunon elkarteak ere bat egin dute UEMAren gaurko deialdiarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide