Gurutze Gorriak atzeratu egin du desfibriladorea erabiltzen ikasteko biharko antolatutako ikastaroa

Andoni Elduaien

Gurutze Gorriak antolatutako ikastaro bateko irudia. (Gurutze Gorria)

Hasiera batean bihar, zapatua, ziren ikastaroa egitekoa Elkargunean, goizez nahiz arratsaldez. Gurutze Gorriak jakinarazi du, atzeratu egin dutela saioa. Aurrerago jakinaraziko dute data berria.

Azkoitiko Gurutze Gorriak atzeratu egin du desfibriladorea erabiltzen ikasteko biharko antolatutako ikastaroa. Hasiera batean, 09:00etan ziren hastekoak ikastaroa Azkoitiko Elkargunean, 13:00etara arte. Arratsaldean, berriz, 15:00etatik 19:00etara zen saioa. Dena den, Gurutze Gorriak jakinarazi du saioa atzeratzea erabaki dutela.

Ikastaroan parte hartu nahi zutenek 70 euro ordaindu behar zuten, eta azkoitia.heziketa@cruzroja.es helbide elektronikora idatzi. Biharkoa bertan behera utzita, erakundeak aurrerago jakinaraziko du data berria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide