Astelehenean odol ateraldiak egingo dituzte Elkargunean

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 17a, 09:01

Pertsona bat odola ematen. (Anartz Izagirre)

16:30etik 20:30era egingo dituzte odol ateraldiak hilaren 21ean. Dagoeneko, herriko odol emaileen elkartea hasita dago astelehenerako hitzorduak ematen. Odola ematen hasi nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.

Astelehenean, uztailak 21, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Osakidetzako erizainek arratsaldez egingo dituzte ateraldiak hil honetako hitzorduan, 16:30etik 20:30era bitartean, hain zuzen.

Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteko ordezkariak hasita daude herritarrei astelehenerako hitzorduak ematen. Dena den, odola inoiz eman ez dutenek ere badute odola ematen hasteko aukera. Emaile izan nahi dutenek edo odol ateraldien funtzionamendua zein den hobeto ezagutu nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.

Ekaineko bigarren odol ateraldian 85 poltsa bildu zituzten. Dena den, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak herritarrei dei egin diete berriro, zenbait odol mailen erreserbak baxu daudela eta. Besteak beste, O+, O-, A+, A- eta AB- odol mota duten azkoitiarrak deitu dituzte astelehenean odola ematera, horien erreserba maila baxua izanik, "premiazkoa" baita odola biltzea.

Hurrengo hitzordua andremarien aurretik egingo dute, abuztuaren 11n. Egun horretan ere arratsaldez egingo dituzte ateraldiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide