Azkarateko errepidea zabaldu dute, auto batek su hartu eta gero

Andoni Elduaien

Ke handiak atera ditu su hartu duen autoak. (Utzitakoa)

15:30 aldean jazo da ezbeharra. Ertzaintzak Gukari baieztatu dionez, matxura izan du autoak eta ondoren hartu du su. Ez da pertsonarik zauritu.

Auto batek su hartu du gaur, astelehena, Azkarate mendatean, Elgoibartik Azkoitirako noranzkoan, GI-2634 errepidean. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, 15:30 inguruan hartu du sua autoak, ibilgailuak matxura izan eta gero. Dena den, ibilgailuan zihoazen pertsonak autotik kanpo zeuden ordurako, eta beraz, ez da inor zauritu. 

Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, baina 17:45 aldean zabaldu dituzte bi bideak. Beraz, ordutik aurrera, normal ari dira zirkulatzen ibilgailuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide