29. urteurrena ospatu du Matadeixek

Ane Olaizola

Urteurreneko bazkaria, Matadei kanpoan. (Matadero Ekintzak)

Matadero Ekintzaken eskutik, poteoa, bazkaria, serigrafia tailerra eta berbena egin zituzten hango kideek. 

Matadeixek 29 urte bete dituela ospatu zuten hango kideek atzo, larunbatez. Matadero Ekintzaken eskutik, urteurreneko hainbat ekintza izan zituzten han elkartu zirenek, eta Matadeitik kanpora ere eraman zuten festa eguna. Izan ere, poteoarekin hasi zituzten ospakizunak kalean, eta handik Matadeira joan ziren bazkaltzera. Arratsaldean, berriz, serigrafia tailerra egin zuten, eta berbenarekin borobildu zuten urtemuga. 

Serigrafia tailerra. (Matadero Ekintzak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide