Herritar ugari elkartu dira gaur arratsaldean Baztartxo antzokian Euskal Herriko Gazte Orkestraren (EGO) kontzertuaz gozatzeko.
Musikariek Coplanden obra esanguratsuenetakoa den Gizon arrunt batentzako fantarria obrarekin abiatu du orkestrak kontzertua, eta ondoren Straussen haize-instrumentuetarako serenata eskaini dute, konpositore alemaniarraren obra goiztiar bat. Gero, Jon Esnaola konpositore gaztearen LUUR obraren estreinaldia interpretatu du orkestrak, eta azkenik, Schuberten Sinfonia amaitu gabea lanarekin itxi dute kontzertua.