Berdura Plazara lekualdatu dute 'Transir' ikuskizuna

Ane Olaizola 2025ko uzt. 12a, 15:00

Azkoitiko Udalak eguraldiaren iragarpenaren ondorioz hartu du emanaldia aterpera lekualdatzeko erabakia. 

Rojo Telon konpainiak Transir kale ikuskizuna eskainiko du gaur arratsaldean, baina emanaldiaren antolatzaile udalak Berdura Plazara lekualdatu du hitzordua, eguraldi iragarpenaren eraginez. Beraz, taldeak ez du Balda plazan eskainiko saioa, aterpean baizik.

Hemen irakur daiteke Gukak konpainiari egindako elkarrizketa. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide