Plaza Ondo herriko jubilatuen elkarteak antolatuta, Iruñeko sanferminetan izan ziren atzo, osteguna, herriko hainbat lagun. Sanferminen ekuatorea baliatu zuten herriko jubilatuek Nafarroako hiriburura bidaia egiteko.
Herritarrak 10:00etan abiatu ziren autobusez Aizkibel liburutegiaren alboko geralekutik. Festarako kolore zuri-gorriz jantzita, Iruñeko kaleak ezagutu zituzten horiek guztiek aurrena, hango jai giroarekin gozatzearekin bat. Ondoren, bazkaria egin zuten Txantrean, eta iluntzerako itzuli ziren berriro Azkoitira.