Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Udako Ikastaro bat eskaini dute gaur, asteazkena, Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa ikastetxean. Desegiten ikasi: errealitate inklusiboa eraikitzeko, sar zaitez Lanbide Heziketa Egokituaren gurpilean izenburupean egin dute ikastaroa, ikastetxeko zuzendari Miren Oteroren eskutik.
Aniztasun funtzional kognitiboa duten ikasleei zuzendutako lanbide heziketako inklusio eredua aurkeztea izan da gaurko ikastaroaren helburua, Marea Urdina elkartearekin batera eskolak diseinatu duen Hasierako Lanbide Heziketa Malgu eta Egokitua inklusio eredua, hain zuzen. Aritz Orbegozo Marea Urdina elkarteko kideak ere parte hartu du saioan.
Udako ikastaroaren bi sustatzaile horiez gain, beste hainbat hizlari izan dira gaur eskolan: Isabel Mendiguren Jaurlaritzako Ikaskuntza Berezien zuzendaria, Arantxa Larrañaga Izarraitz Lanbide Heziketako idazkaria, Unai Andueza Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua eta Mikel Sarriegi Adegiko Talentu eta Formakuntza zuzendaria. Ana Azkoitia herriko alkatea ere ikastaroan izan da lagun horiek guztiekin batera.