Nora Arozena deitu du Espainiako selekzioak Gazte Olinpiada Jaialdiaren 3x3 Txapelketa jokatzeko

Andoni Elduaien

Nora Arozena, jaurtiketa libreetan. (Baloncesto Base)

Uztailaren 20tik 26ra Mazedoniako Skopje hiriburuan jokatuko den txapelketan jokatzeko hautatu dute Arozena saskibaloi jokalari azkoitiarra. Hilaren 17an hasiko da hura txapelketarako prestatzen, Madrilen.

Nora Arozena saskibaloi jokalari azkoitiarra deitu du Espainiako selekzioak, 18 urtez azpiko Gazte Olinpiada Jaialdiaren 3x3 Txapelketa jokatzeko. Nuria Martinez hautatzaileak sei lagun deitu ditu txapelketara, eta horien artean da ISBko jokalaria. 

Skopjen, Mazedoniako hiriburuan, jokatuko dute txapelketa hori uztailaren 20tik 26ra bitartean, eta horretarako prestatzen datorren astean, ostegunean, hasiko dira Madrilen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide