Urrategiko jaietara joateko autobusa izango da igandean

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 10a, 09:11

Iaz Urrategin egindako meza nagusiko irudia. (Iraia Oteiza)

Autobusa Julio Urkixo etorbideko 7 zenbakiaren alboko geralekutik aterako da goizez nahiz arratsaldez. Zerbitzuaren erabiltzaileek doan egin ahal izango dute joan-etorria auzora.

Bihar hasiko dira jaiak Urrategi auzoan, baina, egun handia, igandean ospatuko dute han, Urrategiko Amaren egunarekin bat. Herriko beste zenbait auzotako festetan egin bezala, udalak autobusa jarriko du iganderako. Hain justu, 08:30etik 14:30era arte ibiliko da autobusa joan-etorrian goizez, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Autobusa Julio Urkixo etorbideko 7 zenbakiaren alboko geralekutik aterako da beti. Erakundeak azaldu duenez, autobuserako izena eman beharrik ez da izango aurrez, zerbitzua doakoa izango baita erabiltzaile ororentzat. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide