Oteiza pilota elkarteak gaur, asteazkena, zabaldu du 2025-2026 sasoirako izen-ematea. Sasoi berrian pilotan trebatzen hasi nahi dutenek pilota elkarteak online eran zabaldu duen galdetegi bat bete beharko dute.
2018. urtean edo urte hori baino lehen jaiotakoentzat zabaldu du deialdia pilota elkarteak, hau da, 7 urte edo gehiago dituzten haurrentzat. Izena emateko, helbide elektronikoa zehaztu beharko da honako galdetegi honetan. Izena emateko azken eguna uztailaren 22a, asteartea, izango da.